Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Urte amaieran ezagutaraziko dute Ondarroako lonjako lanak nork egingo dituen

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/11/16
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak adierazi duenez, urte amaiera orduko emango dute jakitera Ondarroako portuko arrain lonja berriaren eraikuntza lanak nork egingo dituen. Lonja berriaren lanak gauzatzea atzeratu zuten administrazio arloko trabak modu egokian gainditu ondoren, Jaurlaritzak abuztu hasieran iragarri zuen lehiaketa, eta hamar enpresen proposamenak jaso dituzte: Ferrovial Agroman, Acciona Construccion, Valeriano Urrutikoetxea, UTE Urbelan-Balzola-Eldu, UTE Lonja Ondarroa, UTE Comsa-Comsa Industrial, UTE Construcciones Murias y Construcciones Amenabar, OlatecOndarroa, UTE Ondarroa eta UTE Sacyr-Cycasa-Marizcurrena-Zubieder. Lehiaketara aurkeztutako proposamen ekonomikoak aurreko astean eman zituzten jakitera, baina Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailetik nabarmendu dutenez, mota horietako aukeraketa “prozesuek nahikoa luze” jotzen dute. “Soluzio ekonomikoagaz gain, proposamenak baloratu eta baldintza tekniko guztiak eta gutxiengo batzuk betetzen dituen aztertu behar izaten da. Aldi berean, erreklamazio epe batzuk ere bete behar izaten dira. Egia esan, hainbat fase bete behar izaten dir. Gure kalkuluen arabera, Gabon bueltan jakingo dugu lanak behin-betiko nori esleituko dizkioten”.
Ondarroako lonja berriaren aurkezpena. Argazkia: Irekia

Ondarroako lonja berriaren aurkezpena. Argazkia: Irekia

Lonja berria eraikitzeko proiektuari dagokionez, 22 milioi euroko aurrekontua eta 48 hilabeteko gauzatze epea edukiko ditu. Lanak hasi ez badira ere, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontutik, bestalde, diru partidak bideratzen hasiak daude, lanak finantzatu ahal izateko. 2018ko aurrekontutik 500.000 euro bideratu dituzte eta 2019ko aurrekontutik 4,5 milioi euro gorde dituzte. 2020 eta 2021ean beste horrenbeste bideratzea aurreikusten dute, eta 2022an, azkenik, 4,2 milioi euro.
Proiektua aurrera eramateko baldintza garrantzitsuenetaraikoa lonja berriaren lanak egiten ari diren bitartean arrantza eta portu jarduerari eutsi ahal izatea da
Aspaldiko eskaera. Lonja berriak, gainera, udalerriko arrantza sektoreak duela ia 50 urtetik duen eskaria beteko luke. “Aintzinako konpromisoa bete eta arrantza sektorearen beharrei erantzunez, lonja berriak Ondarroako portuko jarduera dinamizatu eta birgaituko duela” nabarmendu du Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburuak. Proiektua aurrera eramateko baldintza garrantzitsuenetarikoa lonja berriaren lanak egiten ari diren bitartean arrantza eta portu jarduerari eutsi ahal izatea da. Hori dela eta, lanak lau fasetan gauzatuko dituzte. Lehen fasean iparraldeko kaian dagoen lonjaren eraikuntza lanak egingo dituzte. Lanak kaiaren muturretik hasiko dituzte, erdialderuntz jarraituz. Fase horretan egungo Kofradiaren eta Itsas Kapitaintzaren eraikinak eta azken horren barruan dagoen Transformazio Zentroa kontserbatuko dira. Egungo pisuak martxan jarraituko du, eta egungo aparkalekuaren gune bat arraina deskargatzeko eta arrantza lanak egiteko egokituko dira. Bigarren fasean, aldiz, iparraldeko hegala eta administrazio eraikinaren parte bat amaituko dituzte. “Kofradiaren bulegoak lekuz aldatuko dira eta ondoko eraikina eraitsiko da, Kapitaintzarenak oraindik zutik iraungo duen arren”. Transformazio Zentro berria martxan hasiko da eta, ondorioz, eraikitako lonjak erabateko funtzionaltasuna izango du, arraina deskargatzeko gune leku horretara eramanez. “Egungo pisuak funtzionatzen jarraituko du, eta lonjarako behin-behineko sarrera egokituko da haren ondoan”.
Ondarroako Kalare Deuna kofradia

Ondarroako Kalare Deuna kofradia aurrea arrain kaxez betea

Hirugarren fasean, berriz, lonjaren hegoaldeko eraikuntza lanak amaituko dituzte, baina ez dituzte martxan ipiniko. Iparraldeko hegalak ordura arte bezala jarraituko du funtzionatzen, pisuagaz. Laugarren fasean, azkenik, lonjaren erdialdea osatuko dute. Baxurako ontzientzat pisu berria instalatuko dute, besteak beste. Gune horretako eraikuntza lanak amaitu ostean, instalazioen loturak ezarriko dira iparraldeko hegalarekin, eta lonja osoa erabat funtzionatzen hasi ahal izango da. Lau solairu. Jakitera eman dutenez, eraikin berriak lau solairu izango ditu. Beheko solairuak L handi baten itxura izango du, eta 7.939 metro kuadroko lur sail erabilgarriaren parte handi bat hartzen du. Lonjarako sarbide orokorrak eta benta bertan egongo dira, baita lonjaren erabilera gehienak ere. Lehen solairuan, berriz, erabilera publikoko eta arrantza jarduerarekin lotutako lan guneak egongo dira, bereizitako hiru gunetan banatuta. Eraikinaren goiko solairuek administrazio arloko erabilera guztiak jasoko dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.