Eider Guenaga zaldizkoa, Sarai Larrinaga korrikalaria, Amets Txurruka txirrindularia eta Ricardo Alberdi puntista kirol ibilbidean euskaraz jarduteko izan dituzten erraztasunez eta zailtasunez mintzatu dira Etxebarriko Kultur Aretoan. Urteetan erroturik dauden kiroletan kirolariek euskaraz aritzeko aukera gehiago dituztela utzi dute agerian, txirrindularitzan eta zesta-puntan kasu. Ikas material asko eta asko oraindik gaztelaniaz dagoela, eta irakasle bakoitzaren esku geratzen dela euskaratzea; zaldi mundua horren adibide. Bizkaian Lea-Artibaitik kanpo euskaraz aritzea ez dela erraza, kirola edozein dela ere, eta hori uste baino gertuago gertatzen dela, Durangaldean, adibidez. Gaur egun, orain 2o urte baino euskara gehiago entzuten dela oro har; euskarak baduela interesa…
Mahai inguruak gazteen arreta bereganatu du.
Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenaren baitan antolatutako mahai inguruan bildu dira herriko lau kirolariak. Hizkuntz politika indartsuago bat behar dela nabarmendu dute, Katalunian egin duten modura. Bitarteko gehiago, euskaraz ikasi ahal izateko, euskaraz aritzeko, euskaraz komunikatzeko, federazioen barne antolaketa eta funtzionamendua euskaraz izateko, benetako kontzientziazioa lortzeko… “Euskal federazioak Espainiakoei lotuta gaude oraingoz, badago hori aldatzeko mugimendu bat, baina euskaldunak haien erabakien menpe gaude gaur gaurkoz”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.