Nora Narbaiza eta David Garcia durangarrek irabazi dute Mutrikuko Herri Krosa
Durangaldea Running taldeko atletek 42.38 eta 31.56ko denboran osatu dituzte lasterketako 10 kilometroak. 98 korrikalarik parte hartu dute Talaixa Triatloi Klubak antolatutako probanNora Narbaiza Albisua eta David Garcia Gil nagusitu dira Mutrikuko XVI...
Durangaldea Running taldeko atletek 42.38 eta 31.56ko denboran osatu dituzte lasterketako 10 kilometroak. 98 korrikalarik parte hartu dute Talaixa Triatloi Klubak antolatutako proban
Nora Narbaiza Albisua eta David Garcia Gil nagusitu dira Mutrikuko XVI. Herri Krosean. Durangaldea Running taldeko atletak lehenak izan ziren Talaixa Triatloi Klubak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatutako proban. Garcia Gilek 31.56ko denbora egin zuen helmugan, eta Narbaiza Albisuak 42.38koa.Gizonezkoen podiuma Imanol Larrañagak (32.43) eta Iñaki Loinaz Garatek (34.31) osatu zuten. Emakumezkoena, Ane Ziara Laskurain debarrak (43.35) eta Irati Velasco Mendiguren mutrikuarrak (45.48). 19 urtegaz, Velascoren bigarren parte hartzea izan zen zapatukoa, eta hirugarren emakumea izateaz gain, mutrikuar emakumezko onenaren saria ere irabazi zuen.
Erketz Azkue Beitia (38.37) izan zen mutrikuar gizonezko onena. Josu Lezertua Talaixa Triatloi Klubeko presidentearen eta Josebe Astigarraga kirol zinegotziaren eskutik jaso zituzten sariak irabazleek.
Iragarri modura, 16 urtetik gorakoek 16:30ean hasi zuten lasterketa, Goiko Plazan. Domingo Ibaibarriaga kaletik goraka hasi dute ibilbidea, eta handik Debako zubi zaharrean Casacampo eremuan zirkuitu bat egin ondoren, Goiko Plazarako bidea hartu zuten. 10 kilometro osatu zituzten guztira. Arazorik gabe osatu zute lasterketa 98 parte hartzaileek.
Eskola Kirola proiektuak lagunduta, gaztetxoek ere izan zuten korrika egiteko aukera; LH3-4koek 600 metroko lasterketa egin zuten, Samikollako ermitarainoko joan-etorria; LH5-6koek 1.200 metroko ibilbidea osatu zuten, Santabataraino joan eta buelta. Kros Txikiko parte hartzaileak irribartsu sartu ziren helmugan, eta amaieran, domina bana eta opilak jaso zituzten.