Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Portu zuzendaritza hobekuntzak egiten ari da Ondarroako Astilleru inguruetan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/11/20
Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako zuzendaritza hainbat hobekuntza egiten ari da Ondarroako Astilleru inguruetan, Ondarroako Udalaren eskariz. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak azaldu duenez, lanak egiten ari diren eremua portu eta itsas gaietako sailaren konpetentzia da gaur gaurkoz, eta aste gutxi batzuk barru ezagutara emango duten hitzarmena sinatzeko baldintzetako bat dira egiten ari diren lanak. “Gune horietako mantenua eta gastuetako asko udalak bere gain hartzen ditu, eta portu zuzendaritzari galdetu genion ea zelan den posible mantenu gastu guztiak guk gure gain hartzea, eta gero zergak ordainaraztea”.
Arraun elkartearen parean behin-behineko barandak ipintzen

Arraun elkartearen parean behin-behineko barandak ipintzen

Erakunde baten eta bestearen konpetentziak zehazteko, beraz, hitzarmen bat sinatuko dute bi aldeek, baina berau sinatu aldetik Ondarroako Udalak bi eskari egin dizkio portu zuzendaritzari. Alde batetik, Astilleru inguruko gunea atontzeko eskatu dute, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko. Besteak beste, Zaldubidetik datorren pasealekua “jarraipen barik” dagoela iritzita, behegainea maila berean jartzeko eskatu dute, orain dagoen espaloia desagertaraziz. Hobetze lanak aurreko astean hasi zituzten, eta lanak bi bat hilabatetetan amaituko dituztela esan diete udal ordezkariei. Oraingoz, kukaña inguruan zegoen baranda kendu eta petrila eraikitzen ari dira. “Portu zuzendaritzak petrila ipintzea erabaki du. Enbata egoten denean gune horretara ura sartzen da, eta berau babesteko ipiniko dute”. Gunean egiten ari diren lanak aprobetxatuta, gainera, kukaña ere aldatu egin dutela aurreratu du Bedialaunetak.
Astillerun petrila ipintzen

Astillerun petrila ipintzen

Aldi berean, Arraun Elkartearen aurreko gunea ere konpontzeko eskatu du udalak. “Behegainea ere ez dago egoki, eta hori ere konpontzeko eskatu genuen”. Tarte horretan, gainera, barandak ipiniko dituzte pantalan parean segurtasuna gehitzeko. Gaur [azaroak 20] hasi dira gune horretako lanak, eta oraingoz, Erretoki aurreko gunea oinezkoei irekita badago ere, Arraun Elkarteko parea guztiz itxita dago. Bertatik igaro behar duten oinezkoek goitik igaro beharko dute, gunea ireki arte. Azkenik, Itsasaurren argiztapena berrizteko eskatu du udalak, herritarren eskariz. “Egunotan parke inguruan hamar led farola ipini dituzte, eta argitasun gehiago dagoela igartzen da. Orain fatxada batzuetan beste argi puntu batzuk ipintzea falta da. Gabonetarako Itsasaurreko ingurua hobeto argiztatua egongo delka aurreikusten dugu”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.