Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

65 bat lagun batuko dira Gizaburuagako Santa Katalina eguneko bazkaritan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Gizaburuaga
2018/11/21
Santa Katalina eguna goi-goitik ospatuko dute domekan [azaroak 25] Gizaburuagan. Olazar kultur elkarteak antolatuta, hainbat ekimen egingo dituzte. Herritarrek beti-betiko ohiturei eutsiko diete aurten ere. Udalak zein kultur elkarteak herritar guztiak ospakizunetan parte hartzera gonbidatu dituzte. Ohi modura, herri bazkaria egingo dute. Agertu dutenez, 65 bat lagun (15 ume eta 50 nagusi) batuko dira Herriko Tabernan egingo duten bazkaritan. “Lehenengo umeen txanda izango da, eta ondoren, nagusiak jarriko gara mahaian”.
Gizaburuagako Santa Katalina eguneko bazkaria

Gizaburuagako Santa Katalina eguneko bazkaria

Bazkariagaz gain, beste hainbat ekimen prestatu dituzte kultur elkarteko kideek. Besteak beste, XI. Barraskilo lasterketa egingo dute frontoian. Herriko gazteenak txapelketan parte hartzeko barraskiloak batzen hasita daude. Antolatzaileek iragarri dutenez, parte hartzaile guztientzako egongo dira opariak. Frontoiko lurrean propio margotutako ibilbidea azkarren burutzen duen barraskilorik arinenak irabaziko du lasterketa. Haren jabeak opari berezia irabazteko aukera izango badu ere, beste parte hartzaile guztiek ere oparia jasoko dutela gogorarazi dute. Barraskilo lasterketa amaitu ostean, trikitilariek lagunduta kalejira egiteko aukera izango dute herritarrek, harik-eta bazkaltzeko ordua iritsi arte. Bazkalosteko orduak udal aretoan egingo den ludotekan jolasean igaroko dituzte txikienek. Helduak, berriz, bingoan jolasean ibiliko dira. Eguna amaitzeko, ezustekoren bat edo beste egongo dela aurreratu dute. EGITARAUA:
  • 11:00. Meza Santa Katalina elizan.
  • 12:00. XI. Barraskilo lasterketa eta Joseba eta Mikel trikitilariak.
  • 14:00. Umeen herri bazkaria.
  • 15:00-19:00. Umeentzako ludoteka.
  • 15:00. Nagusien herri bazkaria.
  • Jarraian, Bingoa.
  • 19:00. Ezustekoz betetako ikuskizun berezia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.