Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Erroak Loran jaialdia ospatuko dute zapatuan, Berriatuan

Erroak Loran jaialdia ospatuko dute, beste behin, zapatuan, Berriatuan, herritarrek beraiek herritarrentzat antolatzen duten jaialdia.Herritarren parte hartzean oinarritzen den jaia da, eta aurten ere horrela izango da. «Jai oso berezia da herritarron...

M.S.
Berriatua
2018/11/21
Erroak Loran jaialdia ospatuko dute, beste behin, zapatuan, Berriatuan, herritarrek beraiek herritarrentzat antolatzen duten jaialdia.

Herritarren parte hartzean oinarritzen den jaia da, eta aurten ere horrela izango da. «Jai oso berezia da herritarrontzat». Ekitaldi nagusia eta herritar gehien batuko dituena zapatuko bazkari herrikoia den arren, eguna iritsi orduko egongo da giroa zelan berotu.

Mendibarren frontoiko bazkari herrikoian indar jana egingo dute berriatuarrek, eta txartelak bihar arte egongo dira salgai, udaletxean; 300 bat lagun espero dituzte 14:30 aldera hasiko den jatorduan.

Helduen txartelak 20 eurokoak izango dira, eta 16 urtetik beherakoenak, berriz, 5 eurokoak. Lehenengoek indiarrak, sakramentuak, postrea eta kafea edukiko dituzte aukeran, eta gazteenek paella. Aurretik, goiza girotzeko, Tarine musika eskolako trikipand taldeko kideak ariko dira kaleak girotzen.

Saria, kofradeentzat

Erroak Loran jaialdia ospatzen den bezperan eman ohi da izen bera daraman Goikolau saria. Aurtengoan kofradeak sarituko dituzte, egoerarik indartsuenean ez badaude ere, garai batean kofradiek izan izan duten egiteko garrantzitsuarengatik. «Euskaldunok gure historiako gorabehera denetan beti izan dugu batzeko, laguntzeko grin bat», esan dute antolatzaileek. Horren harira, abenduaren 2ra arte auzoetako jai eta kanpai erakusketa egongo da Goikolau aretoan, barikuetan, 19:30etik 20:30era eta asteburuetan, 12:30etik 13:30era. Bestalde, barikuan, 19:30ean, kofradeei buruzko berbaldia eskainiko du Abel Ariznabarretak bideo gelan, eta, ondoren Kanpai deiak dokumentala eskainiko dute. Omenduei saria emango die ondoren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.