Gipuzkoako Pala Txapelketaren finala jokatuko dute Igor Elezgarai eta Xabi Garalde mutrikuarrek
Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako 1. mailako finala jokatuko dute Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko Igor Elezgarai Txaparrok eta Xabi Garaldek osatutako bikoteak. Txapela lortzeko lehian Usurbilgo Pagazpe taldeko Errazti eta Esnaola izango dituzte aurkari.
Ezker hormako kluben arteko jaialdia Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan egingo da zapatuan [azaroak 24], 17:00etan hasita. Lehenik eta behin, 3. mailako finala jokatuko dute, ondoren, 2. mailakoa eta, azkenik, 1. mailakoa.
Bikote mutrikuarra sasoiko dago, eta aurkariak gogorrak baldin badira ere, Gipuzkoako txapela lortzeko aukera asko dituztela uste dute Danok Bateko ordezkariek. “Bikote oso polita osatzen dute, eta denboraldi oso ona ari dira egiten. Gipuzkoa mailan 1. mailako finalera ailegatzen diren lehendabiziko urtea da gainera”.