Urtero egin ohi duten legez musikarientzako egun bereziena dena ospatuko dute musikari eta musikazaleek. Santa Zezilia eguna aitzaki hartuta hainbat musika ikuskizun eskainiko dituzte zapatura arte
Ondarroan, Markina-Xemeinen, Mutrikun, Berriatuan eta Lekeition. Aurten ere ohiko emankizunek edukiko dute garrantzi nabarmenena. Horiez gain, Berriatuan esaterako, txokolatada egingo dute musika eskolako ikasle guztientzako euren eguna ospatzeko. Mutrikun, ostera, euren eguna dela ospatzeko, Musika Eskola itxita egongo da bihar [azaroak 22].
Berriatuan eskainitako azken emanaldian parte hartu zuten Tarineko kideak. Argazkia: Tarine
Berriatuan eta Markina-Xemeinen Musika Eskolen Elkartetik sortutako Musikalean egitasmoa dago martxan eta horren barruan
Zertzelada Musikala egingo dute. Euren asmoa musika kalera ateratzea da eta hori egingo dute Tarinekoek. Musika Eskolako txikienetik nagusietaraino dauden instrumentu guztiak aterako dituzte kalera eta euren emanaldia
Musikalean abestiarekin amaituko dute. Berriatuko ekintzan 40 bat lagunek parte hartuko dute eta Markina-Xemeingoan, berriz, 80 musikarik.
Mutrikuko musika Bandako kideek euren
bazkide kanpainarekin aurrera jarraitzen dute eta zapatuko kontzertuan ere
bazkide egiteko aukera egongo da 15 euroren truke. Gainera, bazkide egien direnen artean Kursaal jauregian egiten diren kontzerturen baterako bi sarrera eta afaria zozkatuko dituzte, bandaren hiru kontzertutako CDak jasotzeaz gain. Gaineratu dute aurten lehen aldiz
Banda Txikiak eta Banda Handiak batera joko dutela azken abestia, “musikari gazte zein helduek elkarrekin ospatzeko musikarien eguna”.
Antolatzaile guztiek azpimarratu dute ikuskizun guztietarako
sarrera doan dela eta herritarrak herriko musikarien lanez gozatzera hurbiltzeko gonbidapenak luzatu dituzte antolatzaileek.
EGITARAUA
- Berriatua
- Azaroak 22, bihar
-17:00. Tarine musika eskolako kideek zertzelada musikalak eskainiko dituzte, Berriatuko udaletxe aurrean.
- Lekeitio
- Markina-Xemein
- Azaroak 22, bihar
-18:30. Tarine udal musika eskolakoen kalejira Alde Zaharreko kaleetatik. Ondoren Kontzekuperantz abiatuko dira. Euria egiten badu bertan behera geratuko da ekintza.
-20:00. Emeki Korala kalez-kale abiatuko da abestiak kantatuz.
- Azaroak 24, zapatua
-Iluntzean. Xemein Gazte Ahots Abesbatza arituko da lehenengo eta Xemein Abesbatza ondoren, biak Kontzekupean.
- Mutriku
- Azaroak 24, zapatua
-13:00. Santa Zezilia eguneko musika bandaren ohiko kontzertua. Euria egiten badu kontzertua Komenduan izango da.
- Ondarroa
Emeki koraleko hamasei abeslariak, Yolanda Loira zuzendariagaz batera.