Santi Brouard omentzeko batu dira beste urte batez lekeitiarrak
Urtero legez, lore eskaintza egin diote hilerrian. 1989ko azaroaren 20an Madrilen tiroz hil zuten Josu Muguruza HBko diputatua ere gogoan eduki duteHeriotzaren urteurrenero legez, Santi Brouard pediatra eta ezker abertzaleko buruzagia omentzeko batu zi...
Urtero legez, lore eskaintza egin diote hilerrian. 1989ko azaroaren 20an Madrilen tiroz hil zuten Josu Muguruza HBko diputatua ere gogoan eduki dute
Heriotzaren urteurrenero legez, Santi Brouard pediatra eta ezker abertzaleko buruzagia omentzeko batu ziren atzo lekeitiarrak. Duela 34 urte Bilboko bere kontsultan tiroz hil zuen GALek.Eguerdian udaletxe parean elkartu, eta hilerriraino joan ziren. Lore eskaintza egin zioten bertan, eta Eusko Gudariak abestuz bukatu zuten ekitaldia.
Brouardegaz batera, 1989ko azaroaren 20an Madrilen tirokatuta hil zuten Josu Muguruza HBko diputatua ere gogoan eduki zuten. Senide eta lagun artean, hurbiletik ezagutu zutenek zein belaunaldi gazteagoek bat egin zuten Lekeition.
Espetxe politika
Ezker abertzaleko kideek PSOEren gobernuaz eta gaur egungo espetxe politikaz hitz egin zuten atzoko ekitaldian.
GALen garaiak oroituta, Euskal Herrian eragin zuten sufrimendua aitatu zuten, eta ordutik euskal herritarrek «dispertsio politika pairatzen» dutela gogora ekarri zuten: «Gaur egun eurak daude boterean berriro, eta espetxe politikari buruzko eztabaidaz ari dira».
Euskal presoek Estrasburgotik ere «kolpe latza» hartu dutela adierazi zuten, eta PSOEko arduradunak, ostera, hango erabakiekin pozik daudela.
Gaur egungo espetxe politikagaz amaitzeko «borrokak aurrera egin» behar duela azpimarratu zuten, eta egunen batean presoak Euskal Herrira hurbiltzea lortzen bada, «herritarren borrokari esker» izango dela esan zuten, ez politikarien «borondate onagatik».