Transexualitateari buruzko hitzaldia dakar Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak
Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Transexualitateari buruzko hitzaldia emango du Sarai Montes Aguilar hezitzaileak azaroaren 26an, 18:30ean, Beikozinin. Montesek, hain zuzen, transexualitatea zer den azalduko du, zientziaren ikuspegitik. Gaiari buruzko jakinmina duten herritarrak hitzaldira gonbidatu dituzte.
Montes, gaur egun, hezitzailea da SexuanArt-en sexologia zerbitzuan eta Eusko Jaurlaritzako tratu berdintzaile eta ez diskriminatzailea sustatzeko sarean. Era berean, arduraduna eta hezitzailea da Familia Anitzen Berdindu Zerbitzuan.
Azken urteotan hainbat ikastaro eta tailer eman ditu Berdindu hezkuntza proiektuaren barruan eta Garatu hezkuntza programan ere.