Azaroaren 29an egingo du Aulestiko hirugarren adinekoen eta pentsiodunen
Sanblas elkarteak 2018ko azken txangoa. Oraingoan Pradejonera (Errioxa, Espainia) joango dira. Bertan, txanpinoi haztegi bat bisitatuko dute eta bertatik Calahorrara (Errioxa, Espainia) joango dira. Azaldu dutenez Calahorran
bakoitza bere aldetik joango da eta gero Azagran bazkalduko dute, Nafarroan.
Txangorako irteera 08:30ean izango da Torrezelaitik. Joan nahi dutenek
26 euro ordaindu beharko dituzte eta
azaroaren 27a baino lehenago izena eman 94 627 92 06 telefono zenbakian.
Calahorrara (Errioxa, Espainia) egingo dute urteko azken txangoa aulestiarrek. Argazkia: Calahorrako udala