Larrialdi zerbitzuek domeka [azaroak 18] goizaldean Ondarroako barra musturrean desagertutako arrantzalearen bilaketa lanekin jarraitzen dute. Gurutze Gorrikoek HITZAri adierazitakoaren arabera, zabaldu egin dute bilaketa eremua: Lekeitio-Mutriku artetik
Lekeitio-Zumaira.
Gaur [azaroak 22],
bosgarrez egunez ekin diote bilaketa lanei, eta Ondarroako Gurutze Gorriko boluntarioak Lekeitio eta Zumaia arteko uretan ibili dira bila. Migel Angel Anakabe Ondarroako Gurutze Gorriko kideak adierazitakoaren arabera, atzo [azaroak 21] arratsaldeaz geroztik ari dira bila gune horretan.
Gurutze Gorriko boluntario bat bilaketa lanak egiten. Argazkia: Bizkaiko Gurutze Gorria
Nabarmendu duenez,
marea behean dauden uneak aprobetxatzen ari dira, harkaitzetatik hurrerago miaketa egiteko. Itsas Salbamenduko eta Ertzaintzako kideak, berriz, haratago ari dira bila, SOS Deiakek koordinatuta.
Gurutze Gorriko boluntarioek, ohi modura, 08:00etan itsasoratzen dute
Merak ontzia, eta ilundu arte boluntarioak txandaka antolatzen dira
sigi-saga edo kaleka bilaketa egiteko.
44 urteko arrantzale arrasatearraren bilaketak, oraingoz, ez du emaitzarik eduki. Kontrakorik ezean, bihar [azaroak 23] ere bilatzen jarraituko dutela esan dute.
HONEKIN LOTUTA: