Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal kultura paganoari so

Bullets of Misery talde gernikarrak 'Linguae vasconum primitiae' laugarren diskoa kaleratu du, eta bihar estreinatuko du Astrako Metal Fabrika jaian. Euskal kultura paganoa du ardatz bost abestiz osatutako lanak.Linguae vasconum primitiae laugarren dis...

A.M.A.
Lea-Artibai eta Mutriku
2018/11/23

Bullets of Misery talde gernikarrak ‘Linguae vasconum primitiae’ laugarren diskoa kaleratu du, eta bihar estreinatuko du Astrako Metal Fabrika jaian. Euskal kultura paganoa du ardatz bost abestiz osatutako lanak.

Linguae vasconum primitiae laugarren diskoa dakar esku artean Bullets of Misery musika talde gernikarrak. Eta bihar Metal Fabrika jaialdian egingo dute bost abestiz osatutako azken lanaren aurkezpena.

Musika estiloari fidel jarraitzen diote oraingoan ere. Hala, musika «zuzena eta gogorra» da diskoan aurki daitekeena: Death metala, alegia. «Aurreko diskoan egin modura, estilo gogorra landu dugu. Entzuleak ez du melodiarik aurkituko; bai, baina, asko landutako kantu teknikoak». Orain dela hamar urte talde modura hasi zirenean metal modernoa lantzen zuten, baina denboragaz «estilo propioa» lortu dutela diote.

Beraien artean «oso desberdinak» diren bost abesti landu dituzte oraingoan: Ilunak eta gogorrak. «Death metalaren barruan oso desberdinak diren bost kantu ilun dira».

Kritika

Atmosfera berean kokatuta, letrak ere «ilunak» direla diote Bullets of Miseryko taldekideek. Soinuagaz bakarrik ez, letrekin ere transmititu egin gura dute.

Orain arte, eliza eta manipulazioa kritikatu dituzte. Oraingoan, baina, euskal kultura paganoa da Linguae vasconum primitiae lanaren ardatza: «Euskal kultura paganoan zentratu gara; erlijio gabeko kultura horretan. Euskal Herrian eta inguruetan egon zen kultura salatu dugu, eta horrek erlijioagaz lotura zuzena eduki ez arren, erlijioa bere horretan ez dena kritikatu dugu».

Lan berri horren grabazioa eta ekoizpena denbora «luzean» egin dutela onartu dute, prozesu luze baten emaitza dela: «Sortzerako orduan, armonian eta koherentzi musikalean zentratu gara. Grabatzerakoan, berriz, alor teknikoan. Eta zuzenekoak lantzerakoan, aldiz, mugimenduetan». Prozesua lasaitasunez hartu dute, «etapa bakoitza ondo landuz».

Urte eta erdi geldi egon eta gero, sortutako bost kantuak kalean eduki nahi izan dituzte: «Sortutako abestiak zuzenean kaleratzen ditugu».

Diskoa eskuratu nahi duenak taldearen bitartez lor dezakeela zehaztu dute Bullets of Miseryko kideek. Euren kontura ekoiztutako lana denez, diskoaren zabalkundea ere euren eskuetan geratzea erabaki dute. «Hainbat diskoetxe begiratu genituen, baina gurea guk ekoiztea erabaki genuen azkenean».

Estreinaldia, Astran

Etxean eta Metal Fabrika jaialdian estreinatuko dute lana, eta martxan jartzeko gogotsu daude: «Metal Fabrikan azken lanaren lehen kontzertua ematea oso pozgarria da, berezia guretzat. Beti estreinatu ditugu lanak Gernika-Lumon; hala ere, aurtengoa berezia da».

Kontzertuak emateko ilusioa dute, eta dagoeneko badituzte datak zehaztuta. Hala ere, horiek apurka-apurka ezagutaraziko dituzte, «jendearen misterio eta gogoa mantentzeko».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.