Ondarroako gazte antolakundeetako militante ugari Latxanbre enparantzan batu dira gaur [azaroan 24], Euskal Herri mailan sortutako Bulkada Berrien Garaia Da dinamikari hasiera emateko. Hain zuzen ere, dinamika herriz herri eta auzoz auzo zabaltzen hasi dira. “Gazte borrokan ibilitako belaunaldi ezberdinen arteko zubiak eraiki eta indartuz, gazte belaunaldi berriei antolakuntza eta borrokarako espazio berriak irekitzeko asmoz ekin diogu ikasturte berriari”.
Dinamakari dagokionez, gazte borrokaren eta antolakuntzaren 40. urteurrenaren harira sortu dela azaldu dute gaurko agerraldian. “Euskal Herria, herri bezala hiltzen zegoen garai batean ekinbide propioz sortu genuen gazte antolakundea, gazte problematikak erdigunean jarri eta bizi eredu berrietan sakontzeko. 40 urte hauetan, milaka manifestazio, greba, asanblada, ikasle egun, topagune, gaztetxe, intsumisio egun, herri eskola, irrati libre, jai herrikoi, elkartasun aste, martxa… eraman ditugu aurrera”.
Bulkada berrien garaia da ekimenaren aurkezpena, Ondarroan
Nabarmendu dutenez, orain arte egindako lan guztia aitortu nahi dutela gogorarazi dute, eta duela 40 urte hartutako erabakia berresten dutela ozen. “Euskal Herri libre, sozialista eta feminista baterako beharrezkoa ikusten dugu gazteon antolakuntza eta borroka. Orain inoiz baino gehiago”.
Azkenik, datozen hilabeteetara begira hainbat ekimen burutuko dituztela adierazi dute. Lehenengoa, azaroaren 30ean egingo dute, 18:30etik aurrera, Kofradia Zaharrean. Bilkura zabal bat egingo dute dinamika antolatzeko eta prestatzeko. “Gazte antolakundean ibilitako militante guztiei dei egiten diegu dinamika honetan parte hartzera”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.