Herrizaingo Sailak baieztatu duenez, domeka [azaroak 18] goizaldean Ondarroako barra musturrean desagertutako
44 urteko arrantzalearen gorpua aurkitu dute Ondarroako portuko uretan. Gorpua hildakoaren familiak identifikatu du. “Ohiko prozedurari jarraiki, gorpua Auzitegi-Anatomia Institutura eramango dute autopsia eginĀ eta heriotzaren zergatia argitzeko”.
Gaur [azaroak 24],
10:05 aldera, aurkitu dute hilotza portuko ur azalean. Gorpua, hain zuzen, arraunean entrenatzen ari ziren Ondarroa Arraun Elkarteko mutil alebinek aurkitu dute portu sarrerako ahoan. “Entrenatzen ari zirela arraunagaz jo dute gorpua”, baieztatu dute lekukoek.
Iturri ofizialek azaldu dutenez, partikular batek eman du abisua. Berria jakin orduko, ertzainak eta larrialdi zerbitzuetako anbulantzia Gurutze Gorriaren base aurrean batu dira Gurutze Gorriko boluntarioekin eta desagertutako arrantzalearen familiako kideekin batera. Ondarroako udaltzaingoa ere bertaratu da, gorpua uretatik ateratzen lagundu dute, eta familiako kideekin batera egon dira. “Ontzi batean jaso dute hilotza, eta portuan atera dute. Ehorztetxekoek eraman dute gero”.
Larrialdi zerbitzuak Ondarroako Gurutze Gorriaren aurrean
Larrialdi zerbitzuetako erreskatu taldeak domeka goizaldean
desagertutako 44 urteko arrasatearraren bila ibili dira domeka goizaldeaz geroztik, baina gaur arte ez dute haren arrastorik aurkitu. Lekeitio eta Zumaia arteko uretan ibili dira haren bila airez eta itsasoz.
Itsasoan ematen diren desagerpenekin eskarmentu handia duten adituen arabera, ohikoa da itotzen diren gorpuak
zazpi eta hogei egunen artea agertzea. Arrazoiak fisikoak izaten dira. Datuen arabera, pertsona bat itotzen den momentuan gorpua itsas hondora joatean da. Itotzea beste arrazoi batzugatik gertatzen bada, aldiz, gorpua ur gainean mantendu dezake lehen orduetan. “Zazpigarren eta bederatzigarren egunen artean, gorputzaren, arropen eta uraren tenperaturaren arabera, besteak beste, deskonposizioak sortzen duen gas metanoak gainazalera ateratzen du gorpua. Hori bai, gasa kanporatu ondoren, itsasoak irentsi egiten du gorpua berriro”.
Era berean, 19 eta 23 egunen artean, posible izaten da itsasoak hildakoa berriro ur azalera ateratzea. “Azala, giharra edo organoak, hezurrak izan ezik, bigundu egiten dira gorputza berriro azaleratuz”.
Larrialdi zerbitzuak portuan
[ALBISTE HONEKIN LOTUTA] Ondarroan desagertutako arrantzalearen bilaketa lanak