Mutriku Errugbi Eskolak antolatuta, 10 eta 12 urtez azpikoen arteko errugbi topaketak egin ziren domekan [azaroak 25] Mutrikuko San Migel futbol zelaian. Mutriku, Ordizia, Donostia Bera Bera, Zarautz-Beltzak eta Eibarko errugbi taldeetako
130 jokalari gazte batu ziren giro ezin hobean.
Mutriku Errugbi Taldeko gazteak. Argazkia: Mutriku Errugbi Taldea
San Migel futbol zelaia bitan banatuta, lagunarteko partida motzak jokatu zituzten denek denen aurka. Errugbian sustatzearekin batera
elkar ezagutzeko aukera bikaina izan zuten topaketan parte hartu zuten errugbizale gaztetxoek.
Jardunaldia amaitzean, eguraldia lagun, ohiko hirugarren denbora egin zuten zelaiguneko terrazan. Ekimena, gainera, HITZAren 15. urteurren ekimenen barruan egin zen. Eskualdeko komunikabideak
eskerrik beroenak eman nahi dizkie Mutrikuko Errugbi Eskolako kideei eta errugbizaleei, “kirol jardunaldi dotorea prestatzeagatik”.
Mutrikuko Errugbi topaketak. Argazkia: Mutriku Errugbi Taldea