Gipuzkoako Kluben Arteko gizonezkoen gomazko paleta txapelketaren finala galdu du Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko Igor Elezgarai
Txaparrok eta Xabi Garaldek osatutako bikoteak. Usurbilgo Pagazpe Pilota Kirol Elkarteko Erraztiren eta Urdanpilletaren aurka
17-25 galdu zuten zapatuan [azaroak 24] Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatutako finalean.
Txapela lortzeko lehia oso gogorra izan zen, eta mutrikuarrak kantxan gogotsu ibili baziren ere, ez zuten aukera askorik eduki. Egia esan,
partida txarto hasi zuten, oso urduri. Lehen tantoetan ez zuten asmatu, ezta pilota ateratzerakoan ere, eta aurkariek hasieran lortutako abantailari esker jantzi zuten txapela. “Danok Bateko bikotea ezin tantorik sartuta ibili da. Usurbilgoek oso ondo jokatu dute, eta kantxetan duten esperientzia igarri egin da markagailuan ere”.
Garalde eta Elezgarai finaleko partida jokatzen. Argazkia: Amaia Urbieta Arruti / Urola Kostako Hitza
Finala irabaztea lortu ez badute ere, Danok Bateko ordezkariak pozik agertu dira klubeko bi pilotariek lortu dute emaitzarekin. “
Txapelketa oso borobila egin dute, eta Gipuzkoan dagoen maila handiarekin finalera heltzea oso pozgarria dela deritzogu. Esperientzia nahikoa gutxi dute 1. mailan, estreinako jokatu dute final bat, eta mailan jarraitzea ere nahikoa sari da guretzako”.