Mutriku BHI institutuko ikasleek egindako Alkarrekin proiektuak irabazi du Beldur Barik 2018ko 12 eta 17 urte bitarteko kategoriako lehen saria. Bideoak ia 6.000 bisitaldi jaso ditu Youtuben, eta epaimahaiak mezu indartsua baloratu nahi izan du, “estereotipo eta rol sexistei kritika sakona egiten dien kanta sortu dutelako”. Ikasleek eurek sortu dute bideoan agertzen den kanta eta melodia.
Onintza Orue, Marina Basurko, Enara Alkorta, Janire LarraƱaga, Ainhoa Jainaga, Jon Oregi, Amaia Jainaga, Maialen Arakistain, Nora Arrona, Sua Lete, Naroa Belaustegi, Ekain Aizpurua eta Ane Iparragirre 1. Batxilergoko ikasleek osatutako taldeak 500 euroko saria jaso zuen zapatuan [azaroak 24] Gasteizen egindako Beldu Barik Topaketan. “Izugarrizko” lana egin ondoren, pozik eta ilusioz gainezka hartu dute saria.
Aurrera begira sortutako abestia grabatzeko asmoa agertu dute. “Herri mailan hainbat ekimenetan erabiltzeko aukera eskaini nahiko genuke”.
Lan irabazleari dagokionez, Hesigabezi aukerako ikasgai berrian landu dute Edurne Aldape eta Amaia Zubeldia hezitzaileen ardurapean. “Gaiari entidade bat emateko kurrikulumean sartzeko beharra ikusten genuen, eta iaz Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailean baimen berezi bat eskatu genuen aukerako ikasgai bezala ateratzeko. Onartu egin ziguten, eta aukeragai bezala, Mutrikuko Institutuan dago hori egiteko aukera bakarrik”, azaldu du Amaia Zubeldiak.
Institutuko ikasleak Beldur Barik saria eskuetan, pozik
Hesigabezi ikasgaian hezkidetzarekin eta bizikidetzarekin lotura duten gaiak landu nahi dituzte batik bat. “Ikasleak ekintzaile bihurtu nahi ditugu; eskolako bizimoduan eragingo duten protagonistak, hain zuzen”. Ebaluazio bakoitzean proiektu artistiko bat egiteko asmoa dute. Eta lehenengo proiektua Beldur Barik sariketan parte hartzea izan da. “Ikastetxeak lehenengo aldiz parte hartu du sariketan”.
Institutuko 4. DBH taldeko etikako ikasleek ere parte hartu dute estreinako sariketan, eta lau bideo bidali dituzte.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.