Zubi Zahar herri ikastolako DBH4ko ikasleek jaso dute Ondarroako Beldur Barik saria. Epaimahaiak hala erabakita Naizena naizelako lanak irabazi du aurten lehiaketa. Haitz Aranburu, Gorka Aranguena, Narea Arizti, Eneko Bermudez, Aritza Burgoa, Edithson Cumari, Maren Ibaibarriaga, Jaitz Julian, Oinatz Lajas, Naia Müller, June Otxoantesana, Laia Peris, Olaia Quinteiro, Aner Retolaza, Jare Rodriguez, Unax Urrutia eta Naroa Zendoiak osatutako taldeak pozik jaso du 400 euroko saria.
Beldur Barik Ondarroa. Argazkia: Ondarroako Udala
Barikuan [azaroak 23] egin zen Ondarroako Beldur Barik topaketa, eta aurten herri mailan aurkeztu dituzten zazpi lanak ikusteko aukera eduki zuten bertaratukoek. Bisit Beiro Badiola berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, lan guztiek maila oso ona erakutsi dute, eta berdintasun irizpideak ondo barneratuta dutela erakutsi dute. “Jaso ditugun lanekin oso pozik gaude. Hezkidetza lantaldea ikastetxe guztietan dabil lanean, eta lehiaketara bidali dituzten lanetan ikastetxeetan lantzen ari direna oso ondo islatu dute. Eta, egia esan, lan handia egiten ari dira”.
Berdintasun zinegotziak gaineratu duenez, Ondarroako gazteak geroz eta kontzientzia handiagoa garatzen ari dira. “Guretzat hori da saririk handiena”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.