Giro ona nagusi, Mutrikuko topaketetan
Mutriku Errugbi Eskolak antolatuta, 10 eta 12 urtez azpikoen arteko errugbi topaketak egin ziren domekan, Mutrikuko San Migel zelaian. Mutriku, Ordizia, Donostia Bera Bera, Zarautz-Beltzak eta Eibarko errugbi taldeetako 130 jokalari gazte batu ziren gi...

Mutriku Errugbi Eskolak antolatuta, 10 eta 12 urtez azpikoen arteko errugbi topaketak egin ziren domekan, Mutrikuko San Migel zelaian. Mutriku, Ordizia, Donostia Bera Bera, Zarautz-Beltzak eta Eibarko errugbi taldeetako 130 jokalari gazte batu ziren giro ezin hobean. Ekimena, gainera, HITZAren 15. urteurren ekimenen barruan egin zen. Eskualdeko komunikabideak eskerrik beroenak eman dizkie Mutrikuko Errugbi Eskolako kideei eta errugbizaleei, «hain kirol jardunaldi dotorea prestatzeagatik».