Musikariek kaleak hartu dituzte Santa Zezilia eguna ospatzeko
Santa Zezili eguna musikaz alaitu dute Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko musikariek.Eguna bera girotu zuten Markina-Xemein eta Berriatuko Tarine, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta eta Aulestiko musika eskolakoek, eta kale guztiak poztu zituzten Lekeit...
Eguna bera girotu zuten Markina-Xemein eta Berriatuko Tarine, Gernika-Lumoko Segundo Olaeta eta Aulestiko musika eskolakoek, eta kale guztiak poztu zituzten Lekeitioko eta Mundakako txistulariek eta Lekeitioko Estudiantinak euren doinuekin. Zapatuan, berriz, Lekeitio eta Mutrikuko musika bandek hartu zuten txanda. Musikariez gain, abesbatzak ere irten dira kalera: Bermeoko abesbatza eta Markina-Xemeingo Emeki Korala, Xemein Abesbatza eta Xemein Gazte Ahots Abesbatza, besteak beste. Herriko taldeak batu ziren, ostera, Ondarroako Andra Mari elizan, saio berezian.