Belaunaldiarteko programa martxan ipini dute
Ondarroako eguneko zentroak belaunaldiarteko programa ipini du estreinako martxan. Programara batu diren lehen ikasleak Zaldupeko LH5ekoak izan dira. Programa berritzaileari esker, eguneko zentroko egoiliarrek eta ikasleek hainbat jarduera egingo dituz...
Topaketaren helburua, hain zuzen, pertsona nagusiek duten potentziala gazteekin elkarbanatzea da. Belaunaldi bien arteko harremana landuta, trebetasunen garapena eta baloreen berreskuratzea lantzen dituzte, gainera. «Saio hauen eskutik balio unibertsalak partekatu nahi ditugu. Adiskidetza, elkar laguntza, tolerantzia edo aniztasuna errespetatzea, besteak beste».
Ikasleak eta egoiliarrak bi astetik behin batuko dira eguneko zentroan, eta ordubeteko saioak egingo dituzte. Jarduerak, gainera, ikuspuntu entretenigarri, dibertigarri eta parte hartzaile bati egokituta egongo dira. Proi-ektuagaz amaitzeko, txango bat egingo dute guztiek batera.
Atzo egin zuten lehen saioa, eta bertan parte hartu zuten hamazazpi ikasleak eta hamahiru egoiliarrak pozik agertu ziren. Elkar ezagutu eta bizipenak partekatzeko aukera eduki zuten.
Talde txikietan banatuta, ikasleek hamahiru galderez osatutako galdeketa arin bat egin zieten egoiliarrei. Eta jarduera amaitzeko, psikomotrizitate ariketa bat egin zuten.
Ikasleek zein egoiliarrek gustura amaitu zuten atzoko saioa, eta esperientzia errepikatzeko gogoagaz geratu dira. Denak ere pozarren ibili ziren, eta nahi izanez gero, ikasleak egunero bisitan joatera gonbidatu zituzten.