Eskola Kirolari buruzko hitzaldi irekia eskainiko dute Azkue Ikastolan
Eskola Kirolari garrantzia berezia ematen diote Lekeitioko Azkue ikastolan, umeak txikitatik kirol aukerak ezagutu eta praktikatzeko aukera izatea ezinbestekoa iritzita. Hori dela eta, 2019ko maiatzean Lekeition ospatuko den Ibilaldiaren egitarauaren b...
Ekintza nagusia bihar ikastolako jantokian eskainiko duten hitzaldia izango da. Hiru aditu gonbidatu dituzte, eskola kirolaren garrantziaz aritzeko: Luix Mari Zulaika Pedagogian doktorea eta gorputz hezkuntzako irakasle espezialista EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta Eneko Landa eta Ane Kano Eskola Kirolaren Aldeko plataformako kideak. Mahai ingurua Asier Txakartegi aurkezleak gidatuko du, eta 18:00etan hasiko da. «Eskola kirolaren ezaugarriez eta haurrengan daukan eraginaz berba egingo dute. Beste herri batzuetako esperientziak ere ekarriko dituzte Landak eta Kanok», aurreratu dute Azkuekoek.
Kirola familian
Horrez gain, domekan, eskola kirol asteari amaiera emateko, Kirola Familian topaketa egongo da Larrotegi futbol zelaian, familia osoari zuzenduta. LH1etik LH4 mailara arteko ikasleek eta euren familietako kideek elkarrekin kirola egiteko aukera edukiko dute, besteak beste, biodantza, hockey, atletismo eta elkarlaneko jolas eta probak.