Laneratzea errazteko programa abiatu du Lea Artibai Ikastetxeak
Lea Artibai Ikastetxeak formakuntza berezi bat jarri du martxan, lan merkatuan barneratzeko zailtasunak dituzten Lea-Artibaiko biztanleei laguntzeko asmoz. Azaldu dutenez, formakuntza programa lanean ez dauden edota hezkuntza edo formazio sistemen bait...
Guztira, eskualdeko 15 lagunek parte hartuko dute programan, eta 1. eta 2. mailako Ziurtagiri Profesionalak eskuratzeagaz gain, zeharkako konpetentzietan ere ahaldunduko dira. Horretarako, 2019an bukatuko den prestakuntza teorikoa burutu ostean, parte hartzaileek 200 orduko praktikak egingo dituzte Lea-Artibai eskualdeko enpresetan.