Lekeitioko Azkue ikastolako jantokia, jateko tokia baino gehiago
Azkue ikastolan jantokia autonomia, jateko ohitura kulturalak eta harremanak garatzeko esparru gisa hartzen dute
Elikadura ikasleen hezkuntzaren zatia dela diote Azkue ikastolako arduradunek, eta horren adibide argiena da ikastolako jantokiak azken urteetan eduki duen eboluzioa: janarien eta hornitzaileen autogestioa, irakasle bat jartzea jantokiko ikasleen jarraipena egiteko, menuak sortzeko ardura nutrizionista profesional baten esku lagatzea eta afaritarako ere gurasoei proposamenak egitea txikiek eguerdian bazkaldu dutenaren arabera, dieta osasuntsua lortzeko asmoagaz. Euren xedea ikasleak elikaduraren garrantziaz jabetzea eta jatekoagaz harreman natural bat edukitzea da. «Elikadura osasuntsu baten garrantziaz jabetzen dira jantokian». Elikaduratik harantzago. Jantokia elikatzeko leku bezala ikusi izan da urte luzez, baina Azkue ikastolan duela denbora nahikotxo eman zioten buelta eredu finkatu horri, jantokia autonomia, jateko ohitura kulturalak eta harremanak garatzeko esparru gisa definituz. Esplorazioa eta esperimentazioa. Haurrei eredu horregaz erakusten diete euren beharrizanei erantzuten. Elkarrizketak, koloreak, zaporeak eta usainak dira gazteek elkarren arteko harremanak sustatzeko elementuak. Horrez gain, haur bakoitzak izan ditzakeen beharrizan bereziei aurre egiteko eta laguntzeko ere prest dago Azkue ikastolako jantokia. Trataera pertsonalizatua eskaintzen diote haur bakoitzari, eta elikagairen bategaz arazoak dituzten haurrak zapore berriak dastatzera animatzen dituzte, zigorraren metodoa erabili gabe, horregaz ez baita haurrarengan eragin positiborik lortzen.Umeen urtebetetze jaiak edota lagunarteko edo senideen arteko ospakizunak egiteko erabili daiteke jantokia. Pertsona bakoitzeko euro bakarra ordaindu eta idazkaritzan erreserba egitea nahikoa daBaina beti egoten dira zenbait haur jarraipen berezia behar dutenak, euren tolerantzia ez delako ona elikagai batzuen aurrean. Halako zailtasunak saihesteko jarraipen berezia egiten diete, esaterako, alergiaren bat daukaten ikasleei, eta ikastolako jantokian jan dutenaren erregistroa ere ematen zaie etxera eraman eta gurasoek ere jarraipen bat egiteko. Bazkideentzat ere zabalik. Ikastola gutxi daude zerbitzu integrala eskaintzen dutenak euren bazkideentzat, hau da, jantokia ikastolako orduetatik kanpo erabiltzeko aukera. Lekeitioko Azkue ikastolan baina badago horretarako aukera ere. Umeen urtebetetze jaiak edota lagunarteko edo senideen arteko ospakizunak egiteko erabili daiteke jantokia. Pertsona bakoitzeko euro bakarra ordaindu eta idazkaritzan erreserba egitea nahikoa da zerbitzu berritzailea dena erabili ahal izateko. Ikasleak heztea ez da etorkizuneko proiektu bat Azkue ikastolarentzat, baizik eta gaurko kontu bat. Ikasleak gaur egun komunitatearen parte dira dagoeneko, eta horretaz jabetu behar dira: «Erabakiak eta ardurak hartu behar dituzte, eta aktiboak izan behar dira. Bakoitzaren adin tarteari egokitutako erantzukizunak dituzte ikastolako ikasleek». Jantokia horren adibidea da. Ikasleek beraien artean erabakitzen dituzte arauak, eta funtzionamendua ona izateko ardurak ere euren gain hartzen dituzte. Ikastolak eta bertako irakasleri, langile, guraso eta ikasleek argi daukate hezkuntza proiektu bat osoa izateko goizean sartu eta arratsaldean atera bitartean hezkuntza eredu oso eta integrala eskaini behar dela, eta horren adibidea da daukaten jantoki eredua eta bertan egiten duten kudeaketa. Janari fresko eta ekologikoa, hain modan dagoen 0 kilometrokoa, gertukoa eta segurua. Baina elikagaiez gain, pertsonek ere badaukate garrantzia jantokian. Ikasleek ardurak hartzen dituzte, eta ekoizle eta banatzaileek produktua zaintzeko konpromisoa daukate, denen artean gazteen osasuna zainduz.