Ondarroako udal iturriek jakitera eman dutenez, Artibai egoitza aurreko plaza berritzeko lanak hasi dituzte gaur [azaroak 28]. Hain zuzen ere, plazako behegainea berritu egingo dute, eta horretarako,
asfalto inprimatua erabiliko dute, “orain arte zeuden baldosa karratuak apurtzeko errazagoak zirelako”.
Egoitza aurrean egingo diren lanei esker, herriko irisgarritasuna hobetu egingo dela uste du Eneritz Basurko hirigintza zinegotziak. Gaineatu duenez,
hiru aste inguru iraungo dute lanek. “Bien bitartean parkeko umeen jolasak kendu beharko dira. Otsailerako espero da jartzea parke berria”.
Beharginak Artibai egoitza aurreko lurzorua apurtzen. Argazkia: Ondarroako Udala
Lanei dagokienez, 2018ko aurrekontuan onartu zen lanak egiteko partida, hirigintzako inbertsioen atalean. Laister Nasa kalean eta Musika Plazan martxan ipiniko dituzten gainontzeko lanekin batera, herriaren egoera hobetzea espero du udal gobernuak.