Udal hauteskundeetarako zerrenda osatzeko mahaia jarriko du Mutrikuko EH Bilduk
Mutrikuko EH Bilduren 2019ko udal hauteskundeetara aurkeztu beharreko zerrenda proposatzeko eta aukeratzeko parte hartze prozesua zabalik dagoela adierazi dute koalizioko kideek. “Edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Horretarako, nahikoa izango da mutrikuehbildu@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaltzea izen abizenekin edo norbaiti bere borondatea agertzea”.
Erroldan izena eman nahi dutenek, gainera, barikuan [azaroak 30] Beheko Plazan jarriko den mahaian egin ahal izango dute 19:00etatik aurrera. “Dagoeneko 200 lagunek eman dute izena, eta 300 baietz lelopean ari gara lanean”. Adierazi dutenez, alkategaia lehenengo, eta geroago zerrenda osoa bozkatzeko aukera egongo da telematikoki edo era presentzialean. “Barne hauteskunde horiek data eta zehaztasuna aurrez esango dira”.
Mutriku 2030 Herri Programa amaitzeko, bestetik, kirola, feminismoa, euskara, jendartea, hezkuntza eta ingurugiroa gaiak landuko dira zapatuan [abenduak 1], 11:00etatik 13:00etara, Zabielen. “Finkatuko diren erronka eta helburu horietatik lau urterako helburu eta ekintzaz beteriko 2019-2023 agintaldirako programa aterako dugu”.