AZTIk antxoa gaztearen jarraipenari buruz egiten duen Juvena azterterketak datu onak jaso ditu. Urtebete baino gutxiago duten 490.000 antxoa tona zenbatu dituzte Bizkaiko golkoko uretan, kanpainaren batezbesteko historikoa baino handiagoa da.
Kantauriko antxoaren arrantzarako aurreikuspenak onak direla dio AZTIk. “Zenbat antxoa gazte dagoen jakiteak ahalbidetzen du kalkulatzea datorren udan zenbat antxoa iritsiko diren heldutasunera. 2018ko Juvena kanpainak datu onak izan ditu, eta horrek 2019ko antxoaren kostera oparoa dela iragartzen digu”.
Datuak jasotzeko Emma Bardan eta Ramon Margalef ontzi ozeanografikoak erabili dituzte. Irailean egin zuten neurketan itsasoaren eremu desberdinetan arrantza zehatzak egin zituzten urtebete baino gazteagoa den antxoaren neurria jakiteko, eta horien neurria 6,3 zentimetro ingurukoa dela ere ondorioztatu dute. Horien kokapena ere aztertu dute: plataforma kontinentaletik kanpora eta barrura aurkitu dituzte.
Antxoa gaztearen ugaritasuna aztertzeaz gain, ekosistema berean dauden pelagiko txikien komunitate osoa ere ikertu dute, tartean antxoa heldu, sardina, txitxarro edo berdelarena. Era berean, ekosistema pelagiko osoaren ezaugarriak definitzen dituzten ingurumen faktoreak ere aztertu dituzte. Besteak beste, uraren tenperatura, gazitasuna edo lausotasuna.
Ekosistema kate trofikoaren azterketa osatzeko, AZTIko ikertzaileak Bizkaiko Golkoko itsas harrapakari handien banaketa espaziala ere aztertu dute Juvena kanpainaren baitan. “Horretarako, itsas hegazti eta ugaztunen banaketa eta kopurua aztertu dituzte. Dauden espezieei buruzko informazioa jaso dute, eta bidean bistaratutako indibiduoen kopurua eta portaera analizatu dituzte”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.