San Andres jaiak ospatuko dituzte Ibarrangelun eta Bermeon
Busturialdea San Andres jaietan murgilduko da asteburuan. Ibarrangelun eta Bermeon ospatuko dituzte jaiak.Gaur San Andres egunagaz hasi eta domekara arte luzatuko da jai giroa. Bietan Euskaraldia egitasmoa baliatuko dute euskararen aldarria egiteko. Es...
Gaur San Andres egunagaz hasi eta domekara arte luzatuko da jai giroa. Bietan Euskaraldia egitasmoa baliatuko dute euskararen aldarria egiteko. Esatera bateko, Ibarrangelun urtero egiten duten legez, Euskararen Eguna ospatuko dute domekan, Lorea taldearen laguntzagaz.
Ibarrangeluarren jaien protagonistak txapelketak izango dira; zapatuan tortilla txapelketa egingo dute lehenengo eta briska eta mus txapelketaren finalak ostean.
Bermeon, auzoaren izenari omen eginez ospatuko dute jaia. Gaurko mus txapelketan izena emateko 30 euro ordaindu beharko da bikoteko txapelketa hasi baino lehenago; 500 euro jasoko dituzte irabazleek.
Biharko herri bazkarian parte hartzeko ere izena eman behar da Jose Ramon harategian 15 euroren truke. Herri bazkarira doazenen artean postre txapelketa ere egingo dute.
Domekan, tortilla txapelketa egingo dute, eta jakitera eman dutenez, iazko txorimalo lehiaketan egin bezala, irabazlearentzat asteburu bateko bi lagunentzako egonaldia izango da saria.
Bermeoko San Andres auzoan berritasun berezia dago aurten. Lehenengo txakurren erakusketa egongo da, eta, ondoren, hegaztien erakustaldia. Adin guztietako ikusleentzat erakargarria izango den ikuskizuna izango da.