Txerriki Egunak jai giroa ekarriko du Muruetara, domekan
Muruetarren artean tradizio handikoa den Txerriki Eguna ospatuko dute. Urtero legez, abenduko lehenengo domekan bilduko dira udalerrian, eta aurtengoa 16. aldia izango da.Jabier Ondarza Muruetako alkatearen berbetan, nekazaritza eta abeltzaintza ardatz...
Jabier Ondarza Muruetako alkatearen berbetan, nekazaritza eta abeltzaintza ardatz zuten herri askok bizibide hori galdu badute ere, «izaera eta herri kulturan baserriko bizimoduaren jarraipena mantendu» egin da. Gainera, urteak igaro ahala ospakizuna Muruetako Euskal Jai bilakatu da.
Txerriki Eguna «bizimodu horren isla» dela dio alkateak, «herriko nortasunaren aldeko erakusleihoa». Horrela, hainbat ekimen prestatu dituzte dome- karako. 11:00etan hasiko dute eguna, eliz ospakizunagaz batera. Hori bukatzerakoan, azokako salmahaiak zabalduko dituzte aterpe barruan, eta Txerriki Egunari txupinazoa jaurtita emango diote hasiera.
Denetariko produktuak
Aurten 10 salmahai jarriko dituztela azaldu du Ondarzak. Bertan, jaki desberdinak dastatu eta erosteko aukera edukiko dute Muruetara hurreratzen direnek. Ez hori bakarrik, artisauek egindako produktuak ere egongo dira. Nola ez, txerriki janak izango dira eguneko protagonistak. Herrikoek odolosteak, solomoak edota bestelako produktuak prestatzeko txosna jarriko dutela iragarri dute.
Eguerdian, Euskal Kantu Tradizionalen Emanaldiak musikagaz girotuko du herriko plaza. Izan ere, Bermeoko Kankinkabara Txistu Taldea, Zornotzako Otxotea, Gernika-Lumoko Gure Arbola Zaharra elkartea, Foruko Korua, EinGO Taldea eta Urdaibai Dantza Taldea ariko dira abesten eta dantzatzen.
Azoka bukatu eta gero, herri bazkarian bilduko dira herritarrak. Beste behin ere, Kamiñoko jatetxean batuko dira. Bazkarira joan nahi duenak jatetxean bertan txartelak erosi ahal izango dituela jakitera eman dute antolatzaileek.