Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak bigarren postua lortu du Espainiako Tiro Txapelketan

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/12/03
Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi laguntzaileak bigarren postua lortu dute Espainiako Tiro Txapelketan. Asteburuan Santanderren (Kantabria) jokatu duen txapelketatik pozik itzuli da tiratzaile ondarrutarra, eta sari nagusia lortu ez baldin badu ere, lan ona egin duela eta emaitza ez dela batere txarra aitortu du. Ohi modura, euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian eta 60 tiro etzandako kategorian parte hartzeko aukera izan du Solabarrietak, eta bietan zilarra lortu du. Zapatuan [abenduak 1] tenteko modalitatean parte hartu zuen. Irabazleak baino 10 puntu gutxiago lortu zituen ondarrutarrak. Bigarren eta hirugarren postua lortzeko, aldiz, sekulako lehia egon zen. Dezima bategatik lortu zuen bigarren postua Solabarrietak. “Irabazleak sekulako aldea atera zigun. Tiraldi oso ona egin zuen, eta zoriondu besterik ez daukat”. Domekan [abenduak 2], berriz, etzandako modalitatean parte hartu zuen. Irabazleak baino 6 puntu gutxiago lortu zituen. Hurrengoari 8 puntuko abantaila atera zion ondarrutarrak.
Maite Badiola eta Ager Solabarrieta txapelketan parte hartzen. Argazkia: Federacion Cantabra de Tiro Olimpico

Maite Badiola eta Ager Solabarrieta txapelketan parte hartzen. Argazkia: Federacion Cantabra de Tiro Olimpico

Denboraldia asteburuan agurtuko dute Solabarrietak eta Badiolak. Espainiako Kopa konbentzionalean parte hartzeko aukera izango dute estreinako, eta bertan parte hartzeko gogotsu daude. Logroñon (Errioxa) izango da txapelketa, eta ondarrutarrek euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian parte hartuko dute. “Txapelketa horretan historian lehenengo aldiz uzten digute botatzen beste tiratzaile guztiekin batera. Orain arte aulkian daudenek bakarrik parte hartzen zuten, baina, oraingoan, estreinako, ikusmen urritasuna dugunok ere parte hartzeko aukera edukiko dugu, gure kategorian. Urte bi baino gehiago daramagu txapelketa konbentzionaletan parte hartzen, eta bide horren fruitua da honakoa”. Solabarrietak agertu duenez, datorren urtera begira Espainiako Txapelketa konbentzionalean parte hartzeko aukera eduki nahiko lukete. “Normaltasunaren bidean goazela esango luke horrek”.
Ager Solabarrieta Maite Badiola, Espainiako txapelketan. Argazkia: Federacion Cantabra de Tiro Olimpico

Ager Solabarrieta Maite Badiola, txapelketako dortsagaz eskuan. Argazkia: Federacion Cantabra de Tiro Olimpico

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.