Euskararen Egunaren harira, zapatuan Zein da euskarazko hitz politena? lehiaketa egin zuten Etxebarrian. Horretan Amaia Txakartegi izan zen irabazlea; Txakartegik Ama hitzagaz irabazi zuen lehiaketa. Ekitaldia kultur aretoan egin zuten, eta aretoa herritarrez bete-bete egin zen.