Aritz Solabarrieta ondarrutarra da Bilbao Athleticen entrenatzaile berria
Aritz Solabarrieta ondarrutarra Bilbao Athleticeko entrenatzaile izendatu dute. Solabarrietak Gaizka Garitanok utzitako postua hartu zuen atzo.Aldaketa Athletic Clubek Eduardo Berizzo entrenatzailea kargutik kendu ostean gertatu da. Izan ere, Berizzo ...
Aldaketa Athletic Clubek Eduardo Berizzo entrenatzailea kargutik kendu ostean gertatu da. Izan ere, Berizzo kargutik kendu eta gero, Athletic Clubek Garitano izendatu du talde zuri-gorriaren entrenatzaile.
Solabarrieta Ondarroako Aurreran hasi zen futbolean jokatzen. 1996an Athletic Cluben sartu zen, eta 2001-2002 denboraldian CD Basconian aritu zen. 2004-2005 denboraldian lehen mailara jauzi egin zuen Athletic Clubagaz, eta 13 partidu jokatu zituen; 2004ko azaroaren 13an debutatu zuen lehen mailan. 2005-2006 denboraldian Eibarren aritu zen, Athleticek utzita.
2008-2010 urte bitartean Real Jaenen jokatu zuen. Bigarren mailako talde ezberdinetan aritu eta gero, 2013 eta 2015 urte bitartean Ondarroako Aurreran jokatu zuen, nagusien mailan. Eta 2015ean Athleticen talde teknikoan sartu zen.