Txakolin Egunak eskaintza gastronomiko zabala ekarriko du
Urtearen amaiera iristear dagoela, dagoeneko ohitura handikoa bilakatu den jaialdi gastronomikoa ospatuko dute Mundakan. Izan ere, bihar Txakoli Egunaz gozatzeko aukera ederra edukiko dute udalerrira doazenek.Goizean, egongo da zer dastatu. 11:00etatik...
Goizean, egongo da zer dastatu. 11:00etatik eguerdira arte, udaletxeko arkupeetan bilduko dira herritarrak.
Bi motako txakolinak dastatu ahalko dira; Bakioko Abio eta Busturiko Amunategi ekoizleak egongo dira Mundakan.
Hala ere, txakolinagaz batera, produktu eskaintza zabala egongo da herriko plazan. Esate baterako, gaztak, patea edota etxeko gozoak salgai jarriko dituzte salmahaietan. Produktu gastronomiko horiekin batera, sasoiko produktuak eskaintzen dituen Zabaleko Urdaibaik ere parte hartuko du azokan.
Ekimen solidarioak ere bere txokoa edukiko du Txakolin Egunean. Batzokiak antolatuta, talo eta txorizo solidarioak prestatzen ariko dira herritarrak udaletxeko arkupeetan. Urtero egiten duten moduan, ekimen horretatik ateratzen duten dirua ongintzazko ekintza batera zuzenduko dute.