Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako DemaSA sortzaile amateurren lehiaketa irabazi du Jonal Lejardi eta Andoni Basurko mutrikuarrek eta Asier Rivera ondarrutarrak osatutako Epidemik taldeak. Biharkoa atzo lana, hain zuzen, 24-48 ordu tartean sorturiko film laburrik onena izan da. Irabazleek 300 euro eta produktu sorta bat irabazi dituzte. Bertokoek pozik eta harrituta hartu zuten sari nagusia. “Aurrerantzean ere film laburren rallyetan euskarazko lanak egiten jarraituko dugu”.
2 minutu eta 55 segundo irauten du sortzaile mutrikuarren eta ondarrutarraren film laburrak. Rivera lanaren zuzendaria da, eta Basurko eta Lejardi berriz, aktoreak. Getxoexpress 2018 lehiaketan ere sari nagusia eskuratu zuten, euskarazko film laburrik onenaren kategorian.
DemaSA lehiaketa estreinako egin da aurten Durangoko Azokaren baitan. Lehiaketak Euskal Herriko film laburren rallyetan parte hartu duten lanak batu ditu. “Aurtengoa ondo joan dela ikusita, datozen urteetan ere lehiaketa egitea da asmoa”, azaldu dute Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek. Lehiaketan beste lehiaketetan saritutako lanak biltzen dituenez, onenen arteko final bat bezala dela esan dute.
Ekitaldia Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrak aurkeztu zuen.
Asier Rivera (goiko lerroan, ezkerretik lehena), Jonal Lejardi (beheko lerroan ezkerretik lehena) eta Andoni Basurko (beheko lerroan, ezkerretik bigarrena) saria jaso zutenekin batera. Ugaitz Alegria aurkezle ondarrutarra, zutik, eskumatik bigarrena. Argazkia: Euskaltzaleen Topagunea
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.