Asteburuan Espainiako Kopa konbentzionalean parte hartu dute estreinako Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi laguntzaileak. Euskarri gabeko
60 tiro zutikako kategorian podiumeko lehen postua lortu dute ondarrutarrek, eta pozik bueltatu dira LogroƱotik (Espainia).
Txapelketari dagokionez, bi jardunalditan banatuta jokatu dute, eta bi jardunaldietako emaitzak batuta erabaki da sailkapena. “Lehen egunean bi puntu atzetik geratu nintzen. Bigarren egunean, berriz, ez nuen oso ondo bota, baina aurretik nuena
erraz gainditzea lortu nuen; 15 puntu gehiago lortu nituen”.

Ager Solabarrieta, tiro egiten. Argazkia: Ager Solabarrieta
Solabarrietak txapelketa irabazi baldin badu ere, bere maila baino zer edo zer beherago ibili da, urduritasunak jota. “Akats asko egin ditut”.
Denboraldia oraintxe amaitu du, eta
zapore gozoagaz amaitu duela aitortu du Solabarrietak. Besteak beste, nazioarteko txapelketetan oso emaitza onak lortu ditu. Datorren urtera begira ere beste hainbat txapelketan parte hartzeko asmoa agertu du.
Urte astearekin batera, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan parte hartuko du, eta uzten badiote, otsailean Espainiako Txapelketa konbentzionalean parte hartuko duela aurreratu du. “Gure asmoa normaltasunaren bidean jarraitzea da, eta zenbat eta txapelketa gehiagotan parte hartzen utzi, hobe”. Era berean, Hannovergo Nazioarteko Tiro Txapelketan eta Munduko Kopan parte hartuko du.

Ager Solabarrieta, Espainiako Kopako podiumean. Argazkia: Ager Solabarrieta