Argindarraren kontsumoei buruzko informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoa egingo dute Mutrikun. Tailerra doakoa da, eta
eguenean [abenduak 13] egingo dute, 18:00etan, Zabiel Kultur Etxean.
Tailerra Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamenduak antolatu du Mutrikuko Udalarekin elkarlanean,
Gipuzkoa Argitu programaren baitan. Tailerraren helburua, hain zuzen, energiaren kontsumoaren
murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da etxebizitza, saltoki eta enpresa txikietan, modu erraz batean.
Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek martitzena [abenduak 11] orduko izena eman beharko dute, “saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea”. Parte hartzeko interesa dutenek
gema@izadi21.eus posta elektronikora idatzi edo 628 53 22 48 telefono zenbakira deitu dezakete.
Nabarmendu dutenez, saioari probetxu handiagoa ateratzeko komenigarria da norbere
ordenagailua edo tableta eramatea, baina ez da beharrezkoa.