Mutriku Sokatira Taldeko Jose Martin Bustinza Olabarri
Tubi-k
hamahirugarrenez irabazi du Euskadiko lasto botatze txapelketa. “Txapelketa Aulestin jokatu zuten lehen aldiz 2006an. Orduz geroztik, kirolari berak etxeratu du txapela”, azaldu dute Euskadiko Herri Kirol Ferakundekoek.
Nagusitasun osoarekin irabazi du Tubik.
6 metro eta 40 zentimetroko marka lortu zuen zapatuan [abenduak 8] Diman jokatu zen txapelketan; bigarren sailkatuak sailkatuak baino 70 zentimetro gorago jaurti zuen hamabi kiloko lasto fardoa. Bere atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Andde Arbenoitz (5,70 metro) eta Mikel Agirre ondarrutarra (5,30 metro).
Ekaitz Salcedo, Mikel Agirre, Jose Martin Bustina ‘Tubi’ eta Patxi Ituarte, Dimako frontoian. Argazkia: Mutriku Sokatira Taldea
Txapelketan, guztira, bederatzi kirolarik parte hartu zuten, eta bertan
Mutriku Sokatira Taldeko beste birek ere erakustaldi polita egin zuten. Ekaitz Salcedok, esaterako, 5 metro eta 20 zentimetroko marka egin zuen, eta 10 zentimetroren aldeagatik podiumetik kanpora geratu zen. Patxi Ituartek, berriz, zortzigarren amaitu zuen, 4,80 metroko marka eginda.