Domeka honetan [abenduak 16] izango da emankizuna Mendexako udaletxeko ganbaran, 18:00etan. Iratxe Urkiagak sortutako eta Itziar Ituño zuzendaria duen antzezlanak terapeuta eta paziente baten arteko gorabeherak azaltzen ditu. Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiaga bera dira antzezleak.
Iratxe Urkiaga, Itziar Ituño eta Karmele Larrinaga. Argazkia: Deskontrolatuta/Facebook