Espainiako Kopa irabazi du Ager Solabarrieta tiratzaile olinpikoak
Asteburuan Espainiako Kopa konbentzionalean parte hartu dute estreinako Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi laguntzaileak. Euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian podiumeko lehen postua lortu dute ondarruta...
Txapelketa bi jardunalditan banatuta jokatu dute, eta bi jardunaldietako emaitzak batuta erabaki da sailkapena. «Lehen egunean lehenengo postua lortu zuenarengandik bi puntu atzetik geratu nintzen. Bigarren egunean, berriz, ez nuen oso ondo bota, baina aurretik nuena erraz gainditzea lortu nuen; 15 puntu gehiago lortu nituen».
Solabarrietak txapelketa irabazi baldin badu ere, bere maila baino zer edo zer beherago ibili dela aitortu du, uneko urduritasunak eraginda. «Akats asko egin nituen».
Denboraldia oraintxe amaitu du, eta zapore gozoagaz egin duela nabarmendu du Solabarrietak. Besteak beste, nazioarteko txapelketetan oso emaitza onak lortu ditu. Datorren urtera begira ere beste hainbat txapelketan parte hartzeko asmoa agertu du.
Egutegi osatua
2019 hasteagaz batera, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan parte hartuko du, eta utziko baliote, otsailean Espainiako Txapelketa konbentzionalean parte hartuko lukeela dio. «Gure asmoa normaltasunaren bidean jarraitzea da, eta zenbat eta txapelketa gehiagotan parte hartzen utzi, hobe».
Hannovergo Nazioarteko Tiro Txapelketan eta Munduko Kopan parte hartuko duela ere aurreratu du.