Etzi [abenduak 13] izango da jaia izen bereko ermitaren inguruetan, Leagi auzoan. 11:00etan ospatuko den mezagaz hasiko da jaia eta ondoren hamaiketakoa egongo da udalaren eskutik. Bitartean trikitilariak izango dira giroa alaitzeaz arduratuko direnak.
12:15ean iaz egiten hasi ziren ekintza berdina egingo dute. Herritarrek kalabaza baten pisua zenbatekoa den esan beharko dute eta asmatzen duenarentzat saria egongo da. Kalabazaren pisaketa ere bertan egingo dute, jendearen aurrean, eta pisu horretara hurbiltzen diren hurrengoentzat ere egongo da saririk. Iaz, esaterako, Lekeitioko IƱaki Gojenolak asmatu zuen pisua eta berarentzat izan zen saria. Eguraldiak laguntzen badie jendea hurbiltzea espero dute antolatzaileek, iaz bezala.
Iazko Santa Luzia eguneko ospakizuna. Argazkia: Mendexako Udala