Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Amaitu dute Gizaburuagako frontoia eraberritzeko lanen lehen fasea

Nerea Bedialauneta Alkorta
Gizaburuaga
2018/12/12
Azken asteotan Gizaburuagako frontoia handitzeko eta eraberritzeko hainbat lan egin dituzte. Juan Migel Arostegi alkateak adierazi duenez, lanen lehenengo faseagaz amaitu dute. Hain zuzen ere, frontoiko aldagela eta ikusle palkoa eraitsi dituzte, frontoia luzatzeko. Aurreko astean amaitu zituzten lanak, eta eraisketa lanei esker, lauzpabost metro irabazi ditu frontoiak. Arostegik agertu duenez, frontoiak zituen aldagelak ez zeuden oso egoera onean. “Frontoia mendia jotzen dago, eta hezetasunak asko kaltetu zituen aldagelak. Hormako azulejuetako asko erdi jausita zeuden. Ura berotzeko sistema ere oso zaharkitua zegoen. Gas butanozko galdera zegoen, eta behar zenean, ez zen erabilgarri egoten. Eta udaletxeko azpiko gimnasioan ere aldagelak baditugunez, behar izanez gero, hara bideratuko ditugu pilotariak”. Aurrera begira, berriz, beste hainbat hobekuntza egin nahi dituzte frontoian, eta horretarako, lanak lehiaketara aterako dituzte datorren urteko lehen hiru hilabetean. Frontoia berrizteko hainbat lan egin behar direla kontuan hartuta, eta udalak duen aurrekontua ere mugatua dela jakinda, lanak bi edo hiru urtetan burututzeko asmoa agertu du udalak. “Horixe da gure plangintza. Lanak lehiaketara ateratzen ditugunean, lanak hiru bat ekitalditan burutu ahal izatea eskatuko dugu”.
Gizaburuagako frontoiko lanak. Argazkia: Gizaburuagako Udala

Gizaburuagako frontoiko lanak. Argazkia: Gizaburuagako Udala

Akuiola baserrira eta Amorotora doan auzobidea ere konpontzeko lanak hasita daude, eta laister amaituko dituzte. “Urtarrilaren 11ko euriteak bidea nabarmen kaltetu zuen, eta bidea konpondu eta egonkortu beharra egon da”. Lariz auzoan dauden zaborren edukiontziak lekuz aldatzeko nahia agertu du udalak. “Aldundiak eta URA agentziak baimena noiz emango zain gaude”. Nahitaez egin beharreko lana dela nabarmendu du alkateak. “Edukiontzientzako, egia esan, ez da leku egokia, eta ez dago behar besteko tokirik ere. Edukiontziak, gainera, errepide ondoko bidegurutze batean daude, eta ikusgaitasuna oztopatzen dute. Zaborra jasotzera datorren kamioa ere errepide erdian ­gelditu behar da, eta hori ere arriskutsua izan liteke”. Arrazoi horien guztiengatik, edukiontziak lekuz aldatuko dituzte; 25 bat metro haruntzago ipiniko dituzte, autobus geraleku alboan. “Kamioa errepidetik baztertu ahal izateko toki egokia egingo da, eta laister organikoa ere jasotzen hasiko garela kontuan hartuta, edukiontzi guztientzako ere nahikoa leku egongo da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.