Lea-Artibaiko Amankomunazgoak abiaraziko du proiektua, eta etxeetan sortzen diren eta ohiko edukiontzietara bota ezin daitezkeen hondakinak batuko dituzte.
Berriatuan Herriko plazan,
Etxebarrian Olaia jatetxeko aurrean,
Ispasterren Elejalden,
Lekeition Independentzia enparantzan,
Markina-Xemeinen Goiko portalean,
Ondarroan Alamedan eta
Ziortza-Bolibarren Simon Bolibar plazan batuko dituzte hondakinak.
Zapatu bakoitzean eskualdeko bi herritan egongo da hondakinak biltzeko kamioia, herri bakoitzean bi orduz hilabetean behin;
Lekeition eta Ispasterren, lau orduz bi hilabetetik behin. Amankomunazgoko lehendakari Rakel Eluren esanetan “aurrerapauso ikaragarria da hondakinen sailkapenerako puntu mugikorra ipintzea”. Urrats horrekin Lea-Artibaiko Amankomunazgoa etxeetan sortzen diren
hondakin guztiak kudeatzeko gai dela esan du.
Amankomunazgoko kamioian batuko dituzte hondakin bereziak.
Puntu mugikorretan, besteak beste, aerosolak, substantzia arriskutsudun ontziak, margo eta disolbatzaile ontziak, autoen iragazkiak, pilak, bateriak, fluoreszenteak, tonerrak, botikak eta erradiografiak, CDak eta idazteko materialak, motorren olioa eta gas bonbonak. Gehitu dute herriz-herri urte osoan egingo dituzten bilketen egutegiak etxeetako atarietan zabaldu dituztela, herritarrek euren hondakinak noiz eta non utzi ditzaketeen zehaztuta. Herritarrek
eskualdeko edozein herritan bota ditzakete euren hondakinak.
Organikoen txartela. 2019 urtetik aurrera organikoaren edukiontzia zabaltzeko erabiltzen den txartela galdu ezkero bigarren bat ateratzeko aukera edukiko dute herritarrek. Bakoitzak bere udaletxean eskuratu dezake bi eurotan, udal bakoitzak ezarritako prozeduraren arabera.
Hondakinak batzeko puntu mugikorraren egutegia, herriz herri.