Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zarragoitxin konponketak egiten hasi da Bermeoko Udala

Auzokideekin batzartu ondoren, «beharrizan batzuei erantzuna ematen» ari direla azaldu du Benito Ibarrolazak. Hainbat lan egin dituzte guneanBermeoko Zarragoitxi kaleko egoera hobetzeko asmoa dauka Bermeoko Udalak. Benito Ibarrolaza alkateordeak eta ...

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Mutriku
2018/12/13

Auzokideekin batzartu ondoren, «beharrizan batzuei erantzuna ematen» ari direla azaldu du Benito Ibarrolazak. Hainbat lan egin dituzte gunean

Bermeoko Zarragoitxi kaleko egoera hobetzeko asmoa dauka Bermeoko Udalak. Benito Ibarrolaza alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, auzokideekin batzartu ondoren, «beharrizan batzuei erantzuna ematen» ari dira.

Modu horretara, kalearen egoera hobetzeko hainbat lan egin dituztela azaldu du alkateordeak. Esate baterako, margoketa lanak eta hidrogarbigailuagaz garbitasun bereziak egin dituzte eta igogailurako bideko zuhaitzak ebaki dituzte. Ibarrolazaren berbetan, egindako lanekin «bideak argitasuna eta segurtasuna irabazi ditu».

Igogailuan ere hobekuntzak egingo dituztela jakitera eman du: sabaia konpontzeko lanak egingo dituzte, igogailuaren egitura margotuko dute, eta argiteria hobetzeko lanak ere egingo dituzte. Gainera, egoera txarrean dauden txapak kendu eta material berriak erabilita konponketak egingo dituzte, modu horretara ekintza bandalikoak saihesteko. Azken horri lotuta, alkateordeak esan duenez, gune horretan segurtasuna hobetzeko helburuagaz, Udaltzaingoaren presentzia areagotu dute.

Emergentzia plana

Zarragoitxiko egoera hobetzeko lanekin batera, Herri Babeseko Jon Ojangurenek emergentzia plana landu duela nabarmendu dute. «Plan hori kontuan hartuta, Zarragoitxirako eta ingururako udalean proiektu bat lantzen ari gara, gunearen egoera eta iriste erraztasuna hobetzeko», azaldu du Irune Ormaetxea Urigintza zinegotziak.

Apirilean Zarragoitxi eta herriko beste gune batzuen azterlan soziourbanistikoa egingo zutela iragarri zuten. Horretarako, auzokideen artean 620 inkesta banatu zituzten, eta emaitzak abenduan jasoko dituzte.

Ormaetxeak azpimarratu du udala Zarragoitxiko auzokideekin «elkarlanean» ariko dela, «kalea hobetzen jarraitzeko helburuagaz».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.