Lekeitioko San Silbestrean izena emateko aukera zabaldu dute
Urtero modura, urtea agurtzeko San Silbestre lasterketa egingo dute herritarrek Lekeitioko kaleetan zehar. Oraingoan ere, adin guztietako parte hartzaileentzat egongo da aringa-aringa egiteko aukera. 11:00etan hasiko dira lasterketak txikienen parte ha...
Guztira lau lasterketa prestatu dituzte, distantzia ezberdinekin. 0 urtetik 12ra arteko guztiek Abadeen moilaren hasieratik hasiko dute lasterketa; helmuga, berriz, plazan edukiko dute. 11:00ean irtengo dira 0-8 urte bitarteko korrikalari txikiak, eta 500 metro osatu beharko dituzte. 11:15ean 9-12 urte bitarteko umeek egingo dute aringa-aringa; 1.000 metro izango dira.
Horien atzetik, 11:30ean, 13-16 urte bitartekoek 2.900 metroko bidea egingo dute Santa Katalinako jinjaukatik plazaraino. Azkenik, 16 urtetik gorakoek 7 kilometro osatu beharko dituzte, Farolatik irten eta Kristo Portala eta Talatik igarota plazaraino. 12:15ean hasiko dira.
Webgunean
Nagusiek Herrikrosaren webgunean eman dezakete izena, dohainik, abenduaren 31ko 11:00ak arte. Gazteek, berriz, egunean bertan, 10:00etatik aurrera, Kontzijopean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen ematea lasterketa bakoitza hasi baino 60 minutu arinago itxiko dute.