Ondarroako bonua kanpaina aurkeztu dute gaur [abenduak 14] Ondarroako Udalak eta Zatozte merkatari eta ostalari elkarteak, herriko kontsumoa suspertzeko asmoagaz. Bono bakoitzak 10 euroko kostua du, eta horien eros ahalmena, ostera, 15 eurokoa izango dela jakitera eman dute. Guztira, 550 bono jarri dituzte herritarren eskura, eta horiek gaurtik urtarrilaren 5era bitartean erabili ahalko dira.
Agertu dutenez, herritar bakoitzak,
gehienez, bi bonu metatu ahal izango ditu. “Faktura sinplifikatuaren zenbatekoa 30 euro edo gehiagokoa izan beharko da bi bonuren kasuan, eta 15 euro eta gehiagokoa bat erabiltzen dutenen kasuan”. Gogorarazi dutenez, edozein kasutan ere bonuen ordez ezingo da dirurik bueltatu.
Zatozteko eta udal ordezkariak, Ondarroako Bonoa aurkezten. Argazkia: Ondarroako Udala
Bonuak, berriz,
herriko establezimenduetan erabili beharko dira, eta kanpainan parte hartuko duten saltokien erakusleihoetan kanpainaren kartela edukiko dute ipinita, herritarrek identifika dezaten.
Bonoak, berriz, Ondarroako
Kutxabankeko orotariko kutxazainetan eta
Kutxabankeko web orrialdean eskuratu ahal izango dira kanpainak irauten duen tartean. “Kreditu txartel bakoitzeko, gehienez, bi bono eskuratu ahal izango dira”.