Xixili taldearen 25 urteko ibilbidea, kolore biziz
Bermeoko Xixili Gimastika Taldearen 25. urteurrenaren erakusketa ikusgai izan zuten Bermeon, eta orain, berriz, Gernika-Lumon dago. Gogoratzeko topagunea da hein handi batean. Argazkiek klubaren ibilbidea laburbiltzen dute, eta, horrez gain, arropa, ba...

Bermeoko Xixili Gimastika Taldearen 25. urteurrenaren erakusketa ikusgai izan zuten Bermeon, eta orain, berriz, Gernika-Lumon dago. Gogoratzeko topagunea da hein handi batean. Argazkiek klubaren ibilbidea laburbiltzen dute, eta, horrez gain, arropa, baloi, mazo, uztai, garaikur eta antzeko elementuak ikus daitezke gertutik. Koloretsua bezain aberatsa da Elai-Alai aretoan hilaren 21era arte ikusgai dagoen argazki zein osagarrien bilduma.