Ez daukate gelditzeko asmorik. Ez dira geldituko. Pentsiodunek kalera ateratzen jarraituko dute. Gaur ere horrela egin dute. Kalera atera dira ia orain dela urtebetetik egiten ari diren modura. Bizkaiko Pentsionistak Martxanen deiagaz bat eginda, Ondarroan egin dute manifestazioa gaur eguerdian [abenduak 15, zapatua]. Ume, gazte eta heldu, ehunka pertsona bildu dira, duintasunez bizi ahal izateko pentsioak eskatzeko, eurenak eta atzetik datozenenak. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa; KPIaren araberako igoera, sostengarritasun faktorea bertan behera uztea; lan eta pentsioen erreformak deuseztatzea; genero arrazoiei loturiko soldata eta pentsioen arrakalak ezabatzea; behartutako aurrejubilazioa ez zigortzea eta Pentsio Sistema Publikoaren ordez BGAEak ez ezartzea eskatu dute.
Manifestazioa, Nasa kalean.
Gogoratu dute urtarrilaren 15ean urtebete beteko dela mobilizazioekin hasi zirenetik. Pozik ospatuko dutela adierazi dute, mugimendu anitz eta helburu amamkomunen inguruan milaka pentsionista elkartzea lortu dutelako. Dena dela, gazteriagaz eta beste agente sozialekin bat egiteko erronka dutela aurretik esan dute: “Gaur hemen ikusten dugunez, alde horretatik ere, ari gara urratsak ematen”.
Borrokan tinko. Mobilizazioagaz bat egin dutenei eskerrak eman eta datorren astelehenean berriz ere kalera ateratzeko deia egin dute, gaurko eta biharko pentsidunen aldeko duintasuna lortzeko bidea borroka dela berretsiz. Gazteria aurrera, Emakumeak aurrera, Pentsiodunak aurreraohikatuz eta txalo artean amaitu da manifestazioa.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.