Atzo goizean [abenduak 14] piztu zutenetik, ez diote begirik kentzen. Egur ikatzezko txondorra asko kostata egin dute, sasoi bateko ikazkinek egin legez, eta datorren zapatuan [abenduak 22] itzali arte, boluntarioek jo ta su zainduko dute.
Euria ari zuela piztu zuten egur meta, azken egunetan estali duen estalkiagaz karpa bat egin eta haren babesean. Eta iragarri modura, jai giroan piztu zuten atzo iluntzean, Eneko Arrate eta Josune Aramendiren bertsoak eta Asensio eta Marije trikitilarien doinuak lagun. Ordu txikiak arte luzatu zen festa, kontu eta barre algara artean.
Txondorrak astebete egingo ditu piztuta, eta uneoro egongo dira arduradunak zaintzen, gau eta egun. Lau ordutik behin, gutxi gorabehera, egur gehiagogaz elikatuko dute. Itzali ostean, herriko elkarte, talde zein banakoen artean banatuko dute ikatza. “2o kilo inguruko 60 zaku eskatu ditugu. Halako zerbait aterako dela uste dugu”, azaldu dute txondorraz arduratzen ari direnek.
Auzolan ekimena. Herritar talde baten ekimenez eraiki dute txondorra, auzolanean, Xemeingo aparkalekuaren ondoko zelaian. Egitasmoagaz bat egin dute bai eta ere Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak, Ahaztuen Oroimena elkarteak eta herriko Guraso Elkarteak. Herriko ikastetxeetako ikasleek ere parte hartu ahal izan dute eraikuntza prozesuan. Joan den astean bisitatu zuten ume eta gazteek; ikazkinen lana eta txondorgintza hurretik ezagutu ahal izan zuten adituen eskutik.
[ERREPORTAJEA] Ikazkinen lana berreskuratzen
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.