Urte bukaeran amaitzen da Aitor Irusta atzelari munitibartarrak
Aspe taldeagaz duen kontratua, eta Eibarko enpresak kontraturik ez berriztea erabaki du.
26 urteko pilotari munitibartarrak ia lau urte egin ditu profesionaletan. 2015eko urtarrilaren 25ean debutatu zuen Eibarko Astelena frontoian, aldaketarik ezean,
abenduaren 28an jokatuko du profesional mailako azken partidua, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Darioren eta Martinezen aurka jokatuko du binakako agur partidua Ugaldegaz batera bikotea osatuta.
Profesional mailan egin dituen lau denboraldietan
152 partidu jokatu ditu; horietatik 77 irabazi eta 75 galduz. Irustak, egia esan, ez du zorte handirik eduki, lesio bat tarteko, kantxetatik kanpo denbora asko egon behar izan zuen.